
Euskal Herriko Ikastolek euskararen murgiltze eredua birdiseinatuko dute. Prozesuari bultzada eman nahi diote 30. Jardunaldi Pedagogikoetan. Euskal Herri osoko hezkuntza arloko seiehun ordezkari batu dira. berria.eus/euskal-herria/eus…

BERRIAren kontu ofiziala. FBen eta IGen Berriaegunkaria; YTB-en BerriaTB. Egin zure ekarpena: berria.eus/babestuberria - Aldi hau kontatzeko.

Euskal Herriko Ikastolek euskararen murgiltze eredua birdiseinatuko dute. Prozesuari bultzada eman nahi diote 30. Jardunaldi Pedagogikoetan. Euskal Herri osoko hezkuntza arloko seiehun ordezkari batu dira. berria.eus/euskal-herria/eus…

Azaroaren 19ko #lehena Lehen agurra zutik, traturako eseri aurretik | Joseba Sarrionandia: «Ematen du esklabotza gertaera isolatu bat dela, baina aktuala da» #BERRIAlagunok eskura duzue biharko egunkaria PDFan: berria.eus/hemeroteka-berria…

Euskararen biziberritzeak dituen erronkei erantzute aldera, murgiltze ereduaren berrikusketak nolakoa izan behar duen aztertuko dute Ikastolen Elkarteak antolatutako Jardunaldi Pedagogikoetan. Iñaki Iurrebaso soziolinguistak eman du lehen hitzaldia. berria.eus/euskal-herria/erd…

🟡 [BERRIAlagunentzako AURRERAPENA] XIX. mendeko esklabotza kasu bat kontatu du Joseba Sarrionandiak kaleratu berri duen 'Drapetomania' eleberrian; botere harremanak izan ditu ardatz, bai egungoak eta bai esklabotza garaikoak👇 berria.eus/kultura/egungo-fa…

🗣 Pipi Cardell eta Denis Urubko. Balmasedan izan dira berriki Maria Jose Cardell 'Pipi' eta Denis Urubko alpinistak. Iaz Nanga Parbaten estilo alpinoan zabaldutako bideaz eta, oro har, alpinismoaz aritu dira, baita sokakide ez ezik bikotekide izateak sortzen duen berezitasunaz

🗣 Balmasedan izan dira berriki Maria Jose Cardell 'Pipi' eta Denis Urubko alpinistak. Iaz Nanga Parbaten estilo alpinoan zabaldutako bideaz aritu dira, baita sokakide ez ezik bikotekide izateak sortzen duen berezitasunaz ere. berria.eus/mendia/berriak/na…

Venezuelari eraso egin zion armadarekin «elkarlanean» arituko da orain Caracas. AEBekin ituna egin du Venezuelak, eta berriz martxan jarri dute 2005ean hautsitako akordio militarra. Horrela, AEBetako armadak Venezuelan jardun ahal izango du, «mehatxu amankomunei» aurre egiteko. berria.eus/mundua/venezuelar…

Ikuskizunetako teknikariek bertan behera utzi dute azaroaren 26an eta 27an Nafarroan egitekoak ziren greba. LAB sindikatuak jakinarazi du albistea, eta argudiatu du patronala negoziatzeko prest azaldu delako hartu dutela oraingoz atzera egiteko erabakia. Dioenez, lan hitzarmen bat sinatzeko «prestutasuna» adierazi du patronalak. berria.eus/kultura/ikuskizun…

Galarretako azken txapelak lehiatuko dituzte, binakako txapelketetan. Lau bikote ariko dira Binakako Erremonte Txapelketa Nagusian; Bigarren Mailan, aldiz, hiru. Azaroaren 28tik abenduaren 26ra jokatuko dituzte. berria.eus/kirola/galarretak…

Euskal musika guztia bilduko duen plataforma bat garatu du BERRIAk: #MusikaBerria. «Euskal musika inoizko garairik oparoenean da, baina eskasago gabiltza hura ikusgai eta entzungai jartzeko orduan. Egoera horri egokituko zaion proiektu bat izango da» 👇 berria.eus/kultura/euskal-mu…

🟡 [BERRIAlagunentzako AURRERAPENA] XIX. mendeko esklabotza kasu bat kontatu du Joseba Sarrionandiak kaleratu berri duen 'Drapetomania' eleberrian; botere harremanak izan ditu ardatz, bai esklabotza garaikoak eta bai egungoak👇 berria.eus/kultura/egungo-fa…

Euskararen biziberritzeak dituen erronkei erantzute aldera, murgiltze ereduaren berrikusketak nolakoa izan behar duen aztertuko dute Ikastolen Elkarteak antolatutako Jardunaldi Pedagogikoetan. Iñaki Iurrebasok eman du lehen hitzaldia. berria.eus/euskal-herria/erd…

Zazpi urte eta erdiko zigorra jarri diote gizon bati Nafarroan, alabaordeari sexu erasoak egiteagatik. Bikotekide ohiari heriotza mehatxuak egiteagatik ere kondenatu dute. berria.eus/euskal-herria/zaz…

🗣 Pipi Cardell eta Denis Urubko. Balmasedan izan dira berriki Maria Jose Cardell 'Pipi' eta Denis Urubko alpinistak. Iaz Nanga Parbaten estilo alpinoan zabaldutako bideaz aritu dira, baita sokakide ez ezik bikotekide izateak sortzen duen berezitasunaz ere. berria.eus/mendia/berriak/na…

BERRIAri eskainitako elkarrizketan diotenez, berez, kanta berri bakar bat sortzea izan zen hasierako asmoa, baina, azkenean, disko labur bat grabatzen bukatu dute. berria.eus/kultura/peiremans…

Espainiako armadak stand-a jarri du Lanbidek antolaturiko lan azokan. Merkalan feria antolatu dute BECen, eta Espainiako Gobernuko ordezkaritzaren izenean aurkeztu dira soldaduak. berria.eus/euskal-herria/esp…